EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018160

752/2018 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Xedapenaren zenbakia: 201800752
Xedapenaren data: 2018-07-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201804314
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Beharrezkoa denez gero Galdakao-Usansoloko Ospitaleko (Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak betetzea, deialdi honetan aplikagarriak dira Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 12tik 18ra bitarteko artikuluak, baita horren hirugarren xedapen gehigarrian adierazitakoak ere. Bertan aurreikusitakoaren arabera, 18.3, 24.3.b) artikuluetan eta Dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian jasotako hartzeko ekonomiko indibidualak, Aurrekontuen Legean sartutakoen arabera, dagokion lansari-kontzeptuan gauzatu ahal izango dira. Horiek ezartzeko argitaratzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenak zehaztutako datatik aurrera gauzatuko dira eta izango dituzte ondorioak.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuarekin, eta kontuan hartuta ezarritako oinarri hauek:
OINARRIAK
1.– Xedea.
Deialdi honen xedea da Galdakao-Usansoloko Ospitalean (Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak betetzea, lanpostu bati espezifikoki esleitu gabeak. 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 15. artikuluan jasotakoari jarraikiz, lanaldiaren % 10eko gutxieneko dedikazioa ezartzen da. Deialdi honen xede diren ikasketa-buruaren eginkizunei dedikatu beharrekoa lanaldiaren % 30 izango da.
2.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
– Plantillako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna), Osakidetzako fakultatibo espezialista mediko/teknikoa.
– Gutxienez lau urteko lan-esperientzia izatea, A1 lanbide-taldean.
– Zerbitzu aktiboko egoera administratiboan egotea.
3.– Merituen baremoa (gehienez 100 puntu).
Merituen balorazioak bi fase izango ditu:
A) Proiektua eta bere defentsa (gehienez 50 puntu).
Hautaketako Batzordearen aurrean Proiektu-memoriaren jendaurreko azalpena egitean datza, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Ikasketa-burutzaren kudeaketari buruzkoa, eta hautagai(ar)ekin elkarrizketa bat egitea.
B) Merituen balorazioa (gehienez 50 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:
– Esperientzia lan-taldeen kudeaketan (gehienez 10 puntu).
– Atalburu gisa zerbitzu emandako hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
– Zerbitzuburu gisa zerbitzu emandako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
– Arlo asistentzialeko arduradun gisa edo zuzendariorde mediko gisa zerbitzu emandako hilabete bakoitzeko: 0,1250 puntu.
Kontuan hartuko dira, laneko esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.
– Esperientzia klinikoa (gehienez 10 puntu).
Fakultatibo espezialista mediku-tekniko gisa emandako zerbitzuko hilabete bakoitzeko, lanbide-talde honetako edozein lanpostu funtzionaletan (0,05 puntu).
Kontuan hartuko dira, laneko esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.
– Irakaskuntza eta ikerkuntzako esperientzia (gehienez 10 puntu).
– Irakaskuntzako jarduera (gehienez 5 puntu).
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua (urte bakoitzeko): 1,000 puntu.
– Fakultateko katetraduna (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.
– Fakultateko irakasle (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.
– Irakaskuntza egiaztatutako etengabeko prestakuntzan (urte bakoitzeko): 0,025 puntu.
– Ikerketa-jarduera (gehienez, 5 puntu).
– Doktore titulua: 1,0000 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna/IAE: 0,7500 puntu.
– Ikerketa proiektuak (ikertzaile nagusia): 0,2000 puntu proiektuko.
– Ikerketa proiektuak (ikertzaile laguntzailea): 0,1000 puntu proiektuko.
– Sariak eta goraipamenak ikerkuntzari: 0,1000 puntu sariko.
– Patenteak eta ereduak Biomedikuntzaren arloan: 0,2000 puntu erregistratutako patente edo ereduko.
– Ikasketa-burutzaren, prestakuntza espezializatuko tutoretzaren, koordinazioaren edo irakaskuntzaren lankidetzaren edo laguntzaren eginkizunetan izandako esperientzia (gehienez, 10 puntu).
Zerbitzu emandako hilabeteko bakoitzeko 0,1000 puntu.
– Irakaskuntza Batzordean parte hartzea (gehienez, 10 puntu), batzarren akten bitartez edo Irakaskuntza Batzordeko presidentearen ziurtagiriaren bitartez egiaztatua; parte-hartze bakoitzeko, 0,2500 puntu.
4.– Euskararen ezagutza (gehienez, 10 puntu).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko 2003ko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
5.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Barrualde-Galdakaoko ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara (Labeaga auz. z.g. 48960 Galdakao) igorri beharko dituzte eskabideak, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran.
Interesdunek eskabidea, bere datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako «Curriculum Vitae»arekin, Barrualde-Galdakaoko ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali beharko dute. Curriculum Vitaeko dokumentazioa honako hau izan behar da:
a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.
d) Ikasketa-burutzaren Kudeaketarako Proiektu-memoria, deialdi honen xede diren eginkizunei buruzkoa.
e) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
6.– Hautaketa Batzordea.
Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du.
6 kidez osatutako Hautaketa Batzordea eratuko da: batzordeburua, idazkaria eta 4 batzordekide.
– Barrualde-Galdakaoko ESIko Zuzendari Medikoa, batzordeburu gisa arituko dena.
– Euskal Autonomia Erkidegoko espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzako ikasketa-buru bat.
– Erkidegotik kanpoko espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzako ikasketa-buru bat.
– Galdakao-Usansolo Ospitaleko (Barrualde-Galdakaoko ESIa) Irakaskuntza Batzordean aritzeko izendapena duen akreditatutako Fakultatibo Tutorea.
– Osasun Saileko Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko zerbitzuburua.
– Barrualde-Galdakaoko ESIko Pertsonaleko zerbitzuburua, idazkari arituko dena.
Akta egingo da Hautaketa Batzordea biltzen den bakoitzean. Aktan, hauek jaso behar dira: hautagaien izenak, baremazio-irizpideak, merituen baremoaren ataletako bakoitzean emandako puntuazioak eta guztira lortutako puntuazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak izendapen proposamen bat egingo dio zentroko Gerenteari, eta horrek, proposamenarekin bat etorriz, hautatutako izangaia izendatuko du. Zentroko zuzendari gerenteak zuzendari nagusiari emango dio izendapenaren berri, jakinaren gainean egon dadin.
7.– Hautaketa prozedura.
Epaimahaiak dokumentazioa baloratuko du, betiere hautagaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute.
Ezingo dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn iragartzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Aurretiaz txostena eginda, Baloraziorako Batzordeak betetzeke utzi ahalko du lanpostua, hautagaiek eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte.
8.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.
Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea) Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan jasotakoari jarraikiz, arlo publikoan, Espezializatutako prestakuntzako ikasketa-buruaren lana karrera profesionalaren barruan dagokion maila aitortuz islatuko da, artikulu horretan zein hautaketa eta horniketa prozesuetan ezarritako eran.
9.– Ikasketa-buruaren errendimenduaren aldian aldiko ebaluazioa.
Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko 2003ko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluaren arabera, ikasketa-buruei dagozkien eginkizunetan aritzeak kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro aztertuko zaizkiola zeregin horretan ari denari.
Ebaluazioa lau urtean behin egingo du batzorde berri batek, Hautaketa Batzordea eratzeko prozedura berari jarraituta berariaz zeregin horretarako eratu dena. Ebaluazioaren ondorioz, kasuaren arabera, ikasketa-burua bere eginkizunetan berretsi edo kargutik enkaitu ahal izango da. Ebaluaziorako, kontuan hartuko da Zentro edo Unitatearen Plan Estrategikoan eta Iraskaskuntzako Kalitatea Kudeatzeko Planean ezarritako irakaskuntzako helburuak bete diren.
10.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARIA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.