EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018159

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 78/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-07-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201804305
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Carmen Pastora Reyes Guzman andreak Jorge Oswaldo Andrade Hernandez jaunaren aurka hasi duen eta Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2. Epaitegian izapidetu den ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 78/2018 auzien prozeduran epaia eman da. Horren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:
89/2018 EPAIA
Epailea: Ana Rosa Rincón Varona andrea.
Tokia: Gernika-Lumo (Bizkaia).
Data: bi mila eta hemezortziko uztailaren bederatzia.
Alderdi demandatzailea: Carmen Pastora Reyes Guzman.
Abokatua: Belen Gastelurrutia Eloizaga.
Prokuradorea: Monica Dacquisto Toña.
Alderdi demandatua: Jorge Oswaldo Andrade Hernandez.
Abokatua.
Prokuradorea.
Epaiketaren xedea: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
EPAITZA
Osorik onetsi da Monica Dacquisto Toña auzitegietako prokuradoreak, Carmen Pastora Reyes Guzman, andrearen izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Jorge Oswaldo Andrade Hernandez jaunaren aurka. Azken hau auzi-iheslaritzat jota dago. Bada, bien seme-alabei dagokienez honako behin betiko neurri hauek hartu behar ditut eta hartzen ditut:
1.– Amari, Carmen Pastora Reyes Guzman andreari, ematen zaio seme-alaben guraso-ahal osoa.
2.– Amari, Carmen Pastora Reyes Guzman andreari, ematen zaio seme-alaben zaintza eta jagoletza osoa. Ez da ezartzen adingabeen eta aitaren arteko bisita araubiderik eta komunikaziorik.
3.– Aitak, Jorge Oswaldo Andrade Hernandez jaunak, mantenu-pentsio bat ordaindu beharko die seme-alabei, hilean 200 eurokoa (100 euro bakoitzeko). Hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan ordainduko da pentsioa amak berariaz ezarritako banku-kontuan. Urtean 12 hileko izango dira. Baina zenbateko hori urtero eguneratuko da, epaia eman denetik urte bakoitzean KPIk duen bilakaeraren arabera.
Horrez gainera, gurasoek % 50ean ordainduko dituzte seme-alaben aparteko gastuak, honako hauek: eskolako txangoak, odontologia, ortodontzia, ortopedia, oftalmologia, protesiak eta/edo mediku-gastuak, Gizarte Segurantzak ordaintzen ez dituenean, gaixotasun luzeen edo istripuen ziozko gastuak, urritasun fisikoak eta/edo psikikoak arintzeko arreta bereziak, tratamendu psikiatrikoak eta/edo psikologikoak, akademia partikularrak, ikasteko asmoz atzerrian egindako egonaldiak eta unibertsitatean prestatzeko gastuak (halakorik badago).
Ebazpen hau Fiskaltzari eta alderdiei jakinaraziko zaie.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hogei egun baliodun pasatu baino lehen. Idazki horretan honako hauek adierazi behar dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko 50 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Gordailua eratzeko, aipatutako zenbatekoa sartu beharko da epaitegi honen gordailuen eta kontsignazioen kontuan (Banco Santander, 4769 0000 00 0078 18), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» (kodea: 02-Apelazioa) dela zehaztu. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. Apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta honako hau ematen eta sinatzen dut Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko uztailaren bederatzian, epaia aginduta dagoen bezala jakinarazteko Jorge Oswaldo Andrade Hernandez demandatuari.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.