EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2018156

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 123/2017 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-06-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201804243
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta, Layachi El Bradi El Gharrar jaunaren aurka Zohra Kaina andreak hala eskaturik, Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1. Epaitegian bideratutako 123/2017 zenbakiko prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:
XEDAPEN ZATIA
Baiesten dut Gabilondo prokuradore andreak, Layachi El Bradi jaunaren aurka, Zhora Kaina andrearen izenean eta haren ordez aurkeztutako demanda, eta, ondorioz, bi ezkontideek 2008ko otsailaren 20an egindako ezkontzaren dibortzioa deklaratzen dut, adierazpen horren legezko ondorioekin; eta ezkontideen egoera pertsonala eta familiarra arautuko duten neurri hauek hartzen dira:
– Ama Zhora Kaina andreari ematen zaizkio adingabeko alabaren, XXXXXren zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute batera.
– Layachi El Bradi jaunak eskubidea izango du alaba adingabea bisitatzeko hilabetean asteburu batean, urte osoan, larunbat eta igandeetan 17:00etatik 19:00ak arte, gaua berarekin igaro gabe, eta Donostiako elkarguneko profesionalek gainbegiratuta.
– Layachi El Bradi jaunak hilero, hilaren lehenengo bost egunetan, aurreratuta, ehun eta berrogeita hamar (150) euro ordainduko ditu bere alaba adingabearen mantenurako, Zora Kaina andreak horretarako izendatzen duen kontu korrontean. Betebehar hori ebazpen hau eman den egunetik aurrera beteko da; lehenengo hil honetan, hainbanatu egingo da dagokion zenbatekoa. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak ezarritako KPIaren arabera. Lehenengo aldiz, 2019ko urtarrilean eguneratuko da. Betebehar hori betetzen ez bada, legezko neurri egokiak hartuko dira.
– Aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte % 50ean.
Ez da erabakirik hartzen autoetan sortutako gastuak ordaintzeko.
Jakinarazi bekie Ebazpen hau aldeei, legeak agindu bezala.
Ebazpen honen jatorrizko kopia sar bedi epaien liburuan, eta jaso bedi testigantza autoetan.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa idatziz jarri beharko da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa aurkaratzearen oinarri diren alegazioak azaldu beharko dira, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak aipatu beharko dira (PZLbko 458.2 art.)
Errekurtsoa jarri ahal izateko 50 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Gordailua eratzeko, aipatutako zenbatekoa sartu beharko da epaitegi honen gordailuen eta kontsignazioen kontuan (Banco Santanderren 1836 0000 33 123 17 zenbakiko kontuan), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» (kodea: 02-Apelazioa) dela zehaztu. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Aipatutako xedapeneko 5. paragrafoan zehaztutakoek eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenek ez dute gordailua eratu beharrik izango errekurtsoa jartzeko.
Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.
Argitaratzea: epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zela, epaia eman duen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu du. Nik, Justizia Administrazioaren Letradu naizen honek, fede ematen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko ekainaren hogeita seian.
Eta Layachi El Bradi El Gharrar demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko ekainaren hogeita bederatzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.