EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2018155

710/2018 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2018ko ohiko lehenengo deialdiko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.

Xedapenaren zenbakia: 201800710
Xedapenaren data: 2018-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201804206
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Prestatu eta trebatzeko ikastaroak)
Ebazpen hau honako egitate hauetan oinarritzen da:
AURREKARIAK
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, otsailaren 1eko 47/2018 Ebazpenaz (EHAA, 35. zk.) onartu egin zuen Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2018ko ohiko lehenengo deialdia.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 16ko 79/2018 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ohiko lehenengo deialdiko probetan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 28ko 559/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web orrian jende aurrean jarriaz, jakinarazi ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin hauek erabaki ondoren, deialdiaren 18. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.
Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau,
EBAZTEN DUT:
2018ko otsailaren 1eko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko lehenengo deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.