EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018154

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 404/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-06-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201804196
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 404/2016 prozedura bideratu da, Viviana Eloisa Rodriguez Peña-k eskatuta, Jeferson Souza-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
173/2018 EPAIA
Epailea: Elisabet Garcia Alegre.
Lekua: Donostia.
Eguna: bi mila eta hamazortziko ekainaren hogeita zazpia.
Alderdi demandatzailea: Viviana Eloisa Rodriguez Peña.
Abokatua: Pedro Ramon Sanz Vicente.
Prokuradorea: Juan Ramón Alvarez Uria.
Alderdi demandatua: Jeferson Souza.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioari buruzko demanda.
XEDAPENAK
Aldez baiesten dut Alvarez Uría prokuradoreak Viviana Eloisa Rodriguez Peñaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Jeferson Souzaren aurka. Horrenbestez, deseginda deklaratzen dut, dibortzio bidez, Montevideon (Uruguayn) 2003ko irailaren 23an egin zen ezkontza –Eloisa Rodriguez Peñaren eta Jeferson Souzaren artekoa–. Legezko ondorioak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte. Eta, bereziki, neurri hauek hartzea erabakitzen dut:
1.– Ezkontzaren erregimen ekonomikoa desegitea, eta adostasun eta ahalorde guztiak errebokatzea. Desegintzat deklaratzen dut ezkontza-erregimen ekonomikoa, eta azken horren likidazioa egin ahal izango da ezkontza-erregimen ekonomikoa likidatzeko prozeduraren bidez, baldin eta alderdiren batek hala eskatzen badu. Ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako baimen eta ahalordeak. Aurkako itunik izan ezean, amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotzeko duen aukera.
2.– Guraso-ahalaz baliatzea. Bi gurasoek izango dute XXXXX adingabearen guraso-ahala; nolanahi ere, aita absente dagoenean, amak bakarrik baliatuko du. Amak, guraso-ahala esklusiboki baliatzen duenean, aukera izango du adingabeari buruzko erabaki garrantzizkoak hartzeko, aitari adostasuna eskatu beharrik izan gabe.
Guraso-ahalaren esparruan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:
a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.
b) Ikastetxea aukeratzea eta aldatzea.
c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.
d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak (bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak).
e) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.
d) Adingabearen dokumentazioa izaidetu/berritzea (pasaportea, NANa, egoiliar-txartela, osasun-txartela...).
Adingabearekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzea izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin eta larrialdiko egoerarik gertatu bada, edo erabakiak eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak badira.
3.– Zaintza- eta jagoletza-araubidea. Alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzea.
4.– Bisita, egonaldi eta komunikazioen erregimena. Ez da bidezkoa aitaren aldeko bisita-araubide bat ezartzea. Aitak alabarekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.
5.– Mantenu-pentsioa. Alaba adingabearen elikadura-premiei aurre egiteko, aitak ordaindu egin beharko du mantenu-pentsio bat, hileko 200 eurokoa, zeinak iraungo baitu alaba adinez nagusi izan arte, do ekonomikoki burujabe izan arte edo halako izateko kondizioan izan arte, fede onezko jokabidearekin bat etorriz. Urteko hamabi hilabeteetarik bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordainduko zaio kopuru hori amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko urtean –abendutik abendura– izandako aldaketen arabera; 2019. urtean eta urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak eguneraketak.
6.– Aparteko gastuak. Ekonomikoki independente ez diren bitartean alabaren bizitzan sortzen diren aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (urtero errepikatzen badira); baina beste batzuk berriz sartuko dira, eta katalogo posiblea osorik adierazteko asmorik gabe, honako hauek dira horietakoak: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundetan sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta –prestakuntza-arloan– eskolan atzeratuta egonez gero derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.
Aurreko paragrafoan azaldutako ezohiko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori ea bi gurasoek ordaindu behar duten ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Ebazpena aldekoa izango da, baldin eta seme-alabentzako beharrezkoa eta egokia bada gastua eta familiaren zirkunstantziekin bat badator. Erregimen horretatik kanpo uzten dira behar-beharrezkoak diren presako gastuak; izan ere, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.
Guraso biek erabakita, aldez aurretik premiazkoa ez den gastu bat egiten bada edo premiazko gastu bat egin ostean jakinarazten bada, komunikazioetarako mekanismo egiaztagarri bat ezarriko da: faxa, burofaxa, telefaxa edo posta elektronikoa. Alabari dagokionez, ezohiko gasturen bat egiteko premiaz edo egokitasunaz gurasoetako batek besteari informazioa bidali izana egiaztatzen badu, bide frogagarri bat erabiliz, beste gurasoa gastu hori egitearekin ados dagoela ulertuko da, baldin eta ez badu erantzuten edota kontrako iritzia agertu izana egiaztatzen ez badu jakinarazpena jaso eta, gehienez ere, zazpi eguneko epean.
Gainera, gurasoek, ados jarrita, beste edozein gastu adostu ahal izango dute alabarentzat (alde batera utzita ebazpen honetan berariaz aparteko gastutzat hartutakoak), eta ebazpen honetan adierazitako proportzioan ordaindu ahal izango dute, erdibana, edo eurek adostutako moduan.
Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa amaituko da seme-alabak, adin nagusikoak izanik edo legez emantzipatuta egonik, ekonomikoki independenteak direnean, hartara eragotzi gabe Kode Zibilaren 150. eta 152. artikuluetan obligazioa amaitzeko adierazten diren kausak.
7.– Ez da hartzen beste inolako neurririk.
Berariaz ez da kosturik ezartzen.
Epai hau irmo bihurtzen denean, jakinaraz bakio ofizioz Erregistro Zibilari, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0474/17. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».
Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Jeferson Souza demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamazortziko ekainaren hogeita zazpian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.