EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018154

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 10ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeari delegatzen baitzaio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko administrazio-zentroak energia elektrikoz hornitzeko kontratazioa.

Xedapenaren data: 2018-07-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201804192
Maila: Ebazpena
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzari dagokio kontratazioa egitea kudeaketa bateratuaren arloan eta kudeaketa bateratuko deklaratutako higiezinen arloan, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren kontratazio-araubidea onartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 15. eta 17. artikuluetan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 19.d) artikuluan.
Bestalde, aipatutako 116/2016 Dekretuaren 20. artikuluan ezartzen denez, kontratazio zentralizatukotzat deklaratu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erakundeek orokorrean eta ezaugarri nagusi bertsuekin kontratatzen dituzten hornidura, obra eta zerbitzuak.
Badira urte batzuk modu zentralizatuan kontratatzen dela energia elektrikoaren hornidura Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzaren eskumeneko kudeaketa bateratuko eraikinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko gainerako sailei eta haren erakunde autonomo eta sozietate publikoei atxikitako eraikinetan eta, sektore publikokoak izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren parte ez diren beste zenbait erakunderi atxikitakoetan. Hartara, zerbitzuak hobeto kudeatzeaz gainera, gastu publikoa arrazionalizatu egiten da.
Egun, kontuan hartuta aurrerago dekretu bat onartuko dela energia elektrikoaren horniduraren kontratazioa modu zentralizatuan erostea xedatuko duena, kontratazioa modu zentralizatuan egiteko bide egokiena 40/2015 Legearen 9. artikuluan eskumenak delegatzeko ezarritakoa da (urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena). Honela dio artikulu horrek:
1.– Administrazio publikoetako organoek beste organo batzuei delegatu diezazkiekete beren eskumenak, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta hierarkikoki bata bestearen mendekoa ez izan.
Horregatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituen urriaren 16ko 200/2012 Dekretuak IVAPeko titularrari esleitzen dizkion eskumenak baliatuz –haien artean dago sailaren kontratazio-organoa izatea–, honako hau
EBAZTEN DUT:
I.– Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeari delegatzea eranskinean adierazten diren eraikinak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzeko kontratazioaren eskumena 2019rako. Delegatze hori luzatu egingo da harik eta erosketa zentralizatuko prozeduraren ondoriozko kontratua indarrean jarri arte (kontratu hori erosketa zentralizatua deklaratzeko aurrerago onartuko den dekretuaren bidez gauzatuko da).
II.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean aurreikusitako arlo hauetara zabalduko da delegatzea, betiere kontratuari aplikatzekoak badira:
– Kontratua prestatzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 1. atala).
– Kontratua esleitzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 2. atala).
– Administrazioren prerrogatibak: aldatzea, azkentzea, lagapena eta azpikontratazioa (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 3. atala).
– Kontratua formalizatzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Eta, bereziki, II. liburuan, II. tituluko IV. kapituluan, hornidura-kontratuari buruz aurreikusitakoa.
III.– Delegatzen duen organoaren barruan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta haien ordainketa agintzeko eskumenek.
IV.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da delegatze hau, eta argitara eman eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 10a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.
1. ERANSKINA.
IVAP.
Recalde zumarkalea, 18-1
48009 BILBAO.