EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018152

EDIKTUA, sozietate baten desegiteari buruz bideratutako 1124/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-06-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201804155
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1124/2016 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Dolores Henarejos Medina.
Abokatua: Alejandro Bikandi Garmendia.
Prokuradorea: Maria Cruz Serralta Garcia andrea.
Demandatua: Alain Garcia Alonso.
Gaia: sozietate baten desegitea.
Judizio horretan, 2018-06-21ean, epaitegi honetako epaile magistratu Eugenia Viguri Arribas 153/18 epaia eman zuen.
Alain Garcia Alonso demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, eta, halaber, aditzera ematen zaio apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274 (oharrak: 4748 0000 1124 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko ekainaren hogeita bian.