EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018151

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 2koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrendak ere.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-08-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201804113
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/27an argitaratutako 2018/02/26ko AGINDUA [201801028]

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (EHAA, 2018ko otsailaren 27koa), hautaketa-prozeduretarako deialdia egin zen, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta hara iristeko, bai eta aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez, argitara eman dira oposizio-lehiaketa gainditu duten hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak; era berean, bi egun balioduneko epea eman zen, akatsak egonez gero, erreklamazioak jartzeko.
Behin-behineko zerrenda horien aurka egindako erreklamazioak aztertu dira; Biologia eta Geologia, Geografia eta Historia eta Laneko prestakuntza eta orientabidea espezialitateetan, lehiaketa-aldian atzemandako akatsak zuzendu dira. Halaber, egiaztatu da ezen, espezialitate berriak eskuratzeko prozedurari dagokionez, gai kalifikazioa lortu duten izangaiek betetzen dituztela deialdiaren 17. oinarrian agertzen diren eskakizunak.
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren 10.3.2 eta 23.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea I. eranskinean Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta hara iristeko hautaketa-prozeduretan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak.
Bigarrena.– Argitaratzea II. eranskinean espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran gai lortu duten izangaien zerrenda; lortu duten espezialitate berria adierazten da.
Hirugarrena.– Ebazpen hau, aipatutako zerrendekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauetan ere: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «EPE2018. Espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedura» – «Hautaketa prozesuaren jarraipena» – kidegoa eta espezialitatea adierazi – «Hautespen Batzordea»
Laugarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea sartzeko eta iristeko prozeduretan hautatutzat jotako izangaiek dokumentuak aurkeztu ditzaten. 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian adierazten da zein agiri aurkeztu behar dituzten. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen agiriok aurkezteko epea.
Ezarritako epean dokumentazioa aurkezten ez duten izangaiek –ezinbesteko kasuetan izan ezik–, edo dokumentu horien azterketatik ondorioztatzen bada 2.1, 2.2, 2.3 eta 2.4 oinarrietan adierazitako betekizunen bat betetzen ez dutela, karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.
Epe berean, espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten izangaiek aurkeztu beharko dute 23.4 artikuluan azaltzen den dokumentazioa.
Bosgarrena.– Izangai hautatuek ez dute praktikaldirik egin beharko egiaztatzen badute irakasleen kidego batean karrerako funtzionario gisa gutxienez ikasturte batean zerbitzuak eman dituela, edo goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduraren bidez sartzen badira. Kasu horietan, izangaiek aukeratu dezakete praktikaldia egitea (hori ez da ebaluatuko) edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoan jarraitzea.
Idatziz adierazi beharko dute egindako erabakia; idatzia Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidali beharko diote, bost egun balioduneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.
Seigarrena.– Argitaratzea izangai ordezkoen zerrenda, aurkez daitezkeen errekurtsoak onetsiz gero edo hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik –Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aurrean aurkeztuak 2018ko abuztuaren 18a baino lehenago–, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.
Aipatutako zerrenda Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide honetan argitaratuko da: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» – «Hautaketa prozesuaren jarraipena» – kidegoa eta espezialitatea adierazi – «Hautespen Batzordea».
Zazpigarrena.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 2a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.