EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018151

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Teknologia Elektronikoa Sailaren arautegiaren aldaketa onartzeko dena.

Xedapenaren data: 2018-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201804112
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/02/01ean argitaratutako 2013/01/16ko EBAZPENA [201300619]

Teknologia Elektronikoa sailaren arautegia 2013ko otsailaren 1eko EHAAn argitaratu zen eta proposatzen den aldaketak arautegiaren 2. artikulua ukitzen du, atalei buruzkoa, ikastegien berrantolaketaren ondorioz.
Aldaketa unibertsitateko Teknologia Elektronikoa saileko kontseiluak onetsi zuen 2018ko maiatzaren 3ko bileran eta txosten juridikoa eta Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetzaren txostena, biak aldeko, zituelarik.
Sailen Oinarrizko Arautegian, 4.3 artikuluan, jasotakoari jarraituz, idazkari nagusiak onartuko du, eskumenak eskuordetuta, Teknologia Elektronikoa Sailaren Arautegiaren aldaketa, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu Gobernu Kontseiluan aurkezteko. Artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, bestalde, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.
Horregatik guztiagatik, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Teknologia Elektronikoa sailaren arautegiaren 2. artikuluaren aldaketa eta honako idazkera honekin onetsi:
«2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Teknologia Elektronikoa Sailak ondoko sail atalak ditu:
a) Bilboko Ingeniaritza eskola teknikoko sail atala.
b) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Donostiako sail atala; egoitza eskola horretan daukana.
c) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Eibarko sail atala; egoitza eskola horretan daukana.
d) Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako sail atala; egoitza eskola horretan daukana.»
Bigarrena.– Onartutako aldaketaren berri ematea Gobernu Kontseiluari.
Hirugarrena.– Agindua ematea Teknologia Elektronikoa sailaren arautegiaren egindako aldaketa argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gobernu Kontseiluari horren berri eman eta gero, argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartuz.
Leioa, 2018ko uztailaren 27a.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.