EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018150

129/2018 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Gobernu Kontseiluak 2018ko lehen seihilekoan zuzenean emandako diru-laguntzak argitaratzea.

Xedapenaren zenbakia: 201800129
Xedapenaren data: 2018-07-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201804084
Maila: Ebazpena
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2018ko lehen seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 26a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.