EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018150

131/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen baita Sorkunde Telletxea Benguria andrea erakunde horretako Anestesiologia eta Bizkortzeko Osasun Ataleko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201800131
Xedapenaren data: 2018-01-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201804069
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/11/20an argitaratutako 2017/10/30reko 201701584 EBAZPENA

EGITATEAK
1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urriaren 30eko 1584/2017 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIko Anestesiologia eta Bizkortzeko Osasun Ataleko burua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau 2017ko azaroaren 20ko EHAAn, 2017ko azaroaren 23ko BOEn eta Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen.
2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunak 15 egun balioduneko epea izan du eskabidea aurkezteko. Epea 2017ko abenduaren 18an amaitu zen.
3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen, 2017ko abenduaren 19an, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
4.– Erreklamazioak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 4an amaitu zen, eta bat ere aurkeztu ez zenez, 2018ko urtarrilaren 8an onartu ziren behin betiko zerrendak, dagokion eran argitaratu zitezen.
5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideek izendapenarekin eta kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpenarekin batera, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2018ko urtarrilaren 10ean. Deialdia ere jakinarazi zitzaion hautagaiari.
6.– Kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jarrita, Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2018ko urtarrilaren 30ean), eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren (2018ko urtarrilaren 30ean), Sorkunde Telletxea Benguria andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Anestesiologia eta Bizkortzeko Osasun Ataleko buru izendatuta geratzen da, dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalengatik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urriaren 30eko 1584/2017 Ebazpenaren 7. oinarriak ezartzen duenez, Kudeaketa Zuzendaritzak ebazpen bat emango du, egindako proposamena ikusita, non proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatuko baitu edo deialdia hutsik utzi.
2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/97 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluak jasotako aurreikuspenei eta aplikatu beharreko arauei dagokienez.
Aurreko guztia aintzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Sorkunde Telletxea Benguria andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Anestesiologia eta Bizkortzeko Osasun Ataleko buru izendatzea, aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2018ko otsailaren 1etik aurrera ondorioak izango ditu.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, luzapenik onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunari jarraikiz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago eta tartean lekualdatze-kausak badira, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. apartatuan aurreikusiak.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraikiz.
Galdakao, 2018ko urtarrilaren 30a.
Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.