EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2018149

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 251/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-06-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201804057
Maila: Ediktua
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko ZULUP.
Judizioa: hitzezko judizioa 251/2017.
Demandatzailea: Plus Ultra Seguros –Grupo Catalana Occidente–.
Abokatua: Andoni Fernandez Galarreta.
Prokuradorea: Jesus Arbe Mateo.
Demandatua: Josefa Martin Jimenez, Arantzazu Gomez Beriguete eta Linea Directa Seguros.
Gaia: diru-kopurua erreklamatzea.
Aipatutako judizioan epaia eman zen 2018-06-15ean.
Arantzazu Gomez Beriguete demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 artikulua).
Ebazpen horren aurka ez dago inolako errekurtsorik jartzerik.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Irun (Gipuzkoa), 2018ko ekainaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.