EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2018149

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen zerrenda. Ebazpen hartan argitaratu zen 2017. urtean hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia.

Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2018-07-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201804046
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/26an argitaratutako 2017/06/05eko EBAZPENA [201703215]

AURREKARIAK
I.– 2017ko ekainaren 26ko datarekin, EHAAn, 120. zenbakian, 2017ko ekainaren 5eko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2017. urtean, hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzeko asmoz.
II.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak dioenez, diru-laguntzei eta aldaketei buruzko aldeko ebazpenak EHAAn argitaratu behar dira, non eta laguntzak eta diru-laguntzak erregulatzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez duten.
Adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren babespean Emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, ebazpen horretan argitaratu baitzen 2017ko hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren onuradunen zerrenda. Eranskinean dago zerrenda.
Bilbao, 2018ko uztailaren 18a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.