EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2018149

AGINDUA, 2018ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Zumaiako udalerriko «Txori-Txiki» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) baimena ematen baitzaio musika-espezialitateak gehitzeko.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-07-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201804039
Maila: Agindua
Aztertuta geratu da Zumaiako udalerriko «Txori-Txiki» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) egin duen baimen-eskaera, «Tradizioan oinarritutako Dantza», «Oboea», «Tronpa», «Trikitixa» eta «Kantua» musika-espezialitateak irakasteko dena.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2018-2019 ikasturtetik aurrera, «Tradizioan oinarritutako Dantza», «Oboea», «Tronpa», «Trikitixa» eta «Kantua» musika-espezialitateak irakasteko baimena ematea ikastetxe honi:
Kode-zenbakia: 20008571.
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Txori-Txiki».
Titularra: Txori-Txiki Musika Eskola Elkartea.
Helbidea: San Jose 14 – Ubillos Jauregia.
Udalerria: Zumaia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
● Adarrak:
– Instrumentu polifonikoak: Pianoa eta Akordeoia.
– Instrumentu sinfonikoak: Biolina, Tronpeta, Saxofoia, Klarinetea, Flauta, Tronboia, Oboea eta Tronpa.
– Kantua: Kantua.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: Txistua, Trikitixa eta tradizioan oinarritutako Dantza.
– Zenbait joera: Bateria.
2. artikulua.– Ikastetxea behartuta dago indarrean dauden legeak betetzera, ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.