EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2018149

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita diru-laguntzaren ukoa eta deialdiko ordezko erakundeei diru-laguntzak ematen baitzaizkie, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2018an diru-laguntzak emateko deialdiaren barruan.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2018-07-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201804031
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/17an argitaratutako 2018/07/03ko EBAZPENA [201803691]

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioentzako 2018ko diru-laguntzak arautu eta laguntza horien deialdia egin zen. Deialdi hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen.
Federación de Euskadi de Asociaciones de Familiares y Enfermos Psíquicos federazioak, 2018ko uztailaren 18an, uko egin dio 71-2018-AS-VG espedienteari; 6.480 euro zegozkion. Horrenbestez, eman gabe geratu da kopuru hori, eta, beraz, ordezko erakundeei eman behar zaie; hala ezarrita baitago 2017ko abenduaren 14ko Ebazpenaren 4.7 artikuluan.
Halaber, 2017ko abenduaren 14ko Ebazpenaren 10. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko dira, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Azaldutako guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Federación de Euskadi de Asociaciones de Familiares y Enfermos Psíquicos federazioak 71-2018-AS-VG espedienteari uko egitea; 6.480 euro dira.
Bigarrena.– Sei mila laurehun eta laurogei euroko (6.480) diru-laguntza ematea 2018ko uztailaren 3ko Ebazpenean ordezko izendatutako elkarteei, ondoren ageri diren zenbateko zehatzen arabera:
Asociación Sim Romi («La mirada gitana de la violencia machista»): 1.441,21 euro.
Asociación Aldarte, Centro de Atención a Gays y Lesbianas de Bilbao («Prevención contra todo tipo de violencias a mujeres lesbianas, bisexuales y trans»): 5.038,79 euro
Hirugarrena.– Ordezko izendatzea Asociación Aldarte, Centro de Atención a Gays y Lesbianas de Bilbao elkartea; 1081,21 euro.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 19a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.