EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2018149

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 20koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez handitu egiten baita Ertzaintza ren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedura iragartzen duen 2018ko apirilaren 16ko Ebazpenaren bitartez (2018ko apirilaren 25eko EHAA, 79 zk.) eskainitako plaza-kopurua.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-07-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201804029
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Prestatu eta trebatzeko ikastaroak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/04/25ean argitaratutako 2018/04/16ko EBAZPENA aldatzen du [201802292]

Ertzaintza ren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedurarako deialdia egin zen 2018ko apirilaren 16ko (2018ko apirilaren 25eko EHAA, 79 zk.) Ebazpenaren bitartez.
Deialdiaren xedea izan zen Ertzaintza ren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko Ikastaroetan sartzeko –oposizio sistemaren bitartez– hautaketa prozedura baten deialdia egitea.
Aipatutako deialdiaren lehen oinarrian ezartzen zen iragarritako plaza-kopurua handitu ahal zela, eta, horretarako, zegokion argitalpena egin behar zela; horrez gain, ezartzen zen kopuru-handitze hori hautaketa-sistemaren sailkapen-ordena zehaztu baino lehen egin behar zela.
Horregatik, Segurtasun Sailak ezarritako helburuekin bat etorriz eta, ildo horretatik, Segurtasuneko sailburuordeak egindako eskaera kontuan hartuz, hau
EBAZTEN DUT:
2018ko apirilaren 16ko (2018ko apirilaren 25eko EHAA, 79 zk.) Ebazpenaren bitartez iragarritako Ertzaintza ren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioentzako 80 plazei beste 17 plaza gehitzea; horrela, guztira eskainitako plazak 97 izango dira.
Arkauti, 2018ko uztailaren 20a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.