EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2018147

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 241/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201803948
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 241/2017 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Alicia Rojas Gonzalez.
Abokatua: Iñigo Perez Bilbao.
Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.
Demandatua: Giovanni Zanetti Barakaldo eta Generali España, S.A. de Seguros y Reaseguros.
Gaia: judizio arrunta.
Aipatu judizioan, epaia eman da 2018-03-26an, eta honako hauek dira xedapenak:
EPAITZA
Ezetsi egiten dut José Félix Basterrechea Aldana prokuradoreak Alicia Rojas González andrearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, Barakaldoko Giovanni Zanetti ile-apaindegiaren eta Generali España Sociedad Anónima de Seguros Reaseguros aseguru-etxearen aurkakoa. Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Giovanni Zanetti Barakaldo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den ediktu baten bidez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluari jarraikiz.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2018ko ekainaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.