EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018146

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: «Ebazpena, 2018ko ekainaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena. Horren bidez, langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen da, 2018-2020 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.»

Xedapenaren data: 2018-07-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201803911
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/07/05ean argitaratutako 2018/06/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201803499]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 27ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia, 2018-2020 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Zehazki, 2018ko uztailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 129. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:
– Gaztelaniazko bertsioan, 2018/3499 (3/67) orrialdean, 1. artikuluaren 3 atalean, hau esaten duen lekuan:
«3.– El crédito presupuestario destinado a la financiación de cada una de las dos fases de los Planes de Formación se distribuirá del modo previsto en el Anexo I, por líneas subvencionales (118 líneas) definidas en base a los siguientes criterios:»
hau esan behar du:
«3.– El crédito presupuestario destinado a la financiación de los Planes de Formación se distribuirá del modo previsto en el Anexo I, por líneas subvencionales (118 líneas) definidas en base a los siguientes criterios:»
– 2018/3499 (65/12) orrialdean, 7. artikuluaren 6 atalean, hau esaten duen lekuan:
«6.– Behin betiko ebazpenean jasoko dira diruz lagundutako prestakuntza-ekintzen zerrenda eta diru-laguntzen zenbatekoak, baloraziotik ateratako lehentasun-hurrenkeraren arabera eta diru-laguntzen ildoen arabera multzokatuta; baztertutako prestakuntza-ekintzak ere zerrendatuko dira, baita baztertu izanaren arrazoiak ere. Ebazpena Lanbideren webgunean argitaratuz (www.lanbide.euskadi.eus) emango zaie horren berri prestakuntza-erakunde interesdunei.»
hau esan behar du:
«6.– Behin betiko ebazpenean jasoko dira diruz lagundutako prestakuntza-ekintzen zerrenda eta diru-laguntzen zenbatekoak, baloraziotik ateratako lehentasun-hurrenkeraren arabera eta diru-laguntzen ildoen arabera multzokatuta; baztertutako prestakuntza-ekintzak ere zerrendatuko dira, baita baztertu izanaren arrazoiak ere. Ebazpena Lanbideren webgunean argitaratuz (www.lanbide.euskadi.eus) emango zaie horren berri prestakuntza-erakunde interesdunei. Erakundeek 5 laneguneko epea izango dute prestakuntza-ekintza bakoitzari dagokion diru laguntza onartzeko, telematikoki LanF aplikazioan. Epe hori igarota diru laguntza ez badute onartzen, ulertuko da diru laguntza horri uko egiten diotela.
Epe hori bukatu ondoren, Prestakuntza Planaren osotasunari dagokion diru-laguntzari bakarrik uko egin ahalko zaio.»
– 2018/3499 (65/12) orrialdean, 7. artikuluaren 7. atalean, hau esaten duen lekuan:
«7.– Behin betiko ebazpenean, aurrekontu-krediturik ez dagoelako baztertu diren eskabideak diru-laguntzen ildoen arabera multzokatuta agertuko dira, balorazio-irizpideak aplikatzetik ateratako lehentasun-hurrenkeran ordenatuta; horrela, prestakuntza-erakunde onuradunetako batek diru-laguntzari uko egiten badio, laguntza erabakitzeko ezarritako irizpideen arabera dagokion hurrengo erakundeari emango zaio diru-laguntza, baldin eta horri erantzuteko adinako kreditua libratu bada eta, gertatzen den unean, deialdiaren baldintzak eta aurrekontua gauzatzeko arauak aintzat hartuz, hala egitea posible bada.
Inolaz ere ez zaio diru-laguntza lehentasun-hurrenkeran jarraitzen dion eskatzaile bati emango baldin eta eskuragarri dagoen kreditua nahikoa ez izateagatik eskabide horri aurre egitea ezinezkoa bada.»
hau esan behar du:
«7.– Behin betiko ebazpenean, aurrekontu-krediturik ez dagoelako baztertu diren eskabideak diru-laguntzen ildoen arabera multzokatuta agertuko dira, balorazio-irizpideak aplikatzetik ateratako lehentasun-hurrenkeran ordenatuta; horrela, prestakuntza-erakunde onuradunetako batek diru-laguntzari uko egiten badio, laguntza erabakitzeko ezarritako irizpideen arabera dagokion hurrengo erakundeari emango zaio diru-laguntza, baldin eta horri erantzuteko adinako kreditua libratu bada eta, gertatzen den unean, deialdiaren baldintzak eta aurrekontua gauzatzeko arauak aintzat hartuz, hala egitea posible bada. Uko egiteen ondorioz askatutako kredituarekin emandako diru-laguntzei dagokienez, horietan interesa duten prestakuntza-erakundeei jakinarazpena egingo zaie Lanbideren web orrialdean (www.lanbide.euskadi.eus
Inolaz ere ez zaio diru-laguntza lehentasun-hurrenkeran jarraitzen dion eskatzaile bati emango baldin eta eskuragarri dagoen kreditua nahikoa ez izateagatik eskabide horri aurre egitea ezinezkoa bada.»
– 2018/3499 (65/16) orrialdean, 9. artikuluaren C.1 atalean, hau esaten duen lekuan:
«C.1.– 2017an diruz lagundutako prestakuntza-ekintzen gauzatze-maila: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak langabeei zuzendutako prestakuntzara bideratuta 2017an egindako diru-laguntzen deialdian onartu zituen ekintzen artean, gauzatu direnen ehunekoa neurtzen du. -10 puntu (negatibo) gehienez.»
hau esan behar du:
«C.1.– 2017an diruz lagundutako prestakuntza-ekintzen gauzatze-maila: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak langabeei zuzendutako prestakuntzara bideratuta 2017an egindako diru-laguntzen deialdian onartu zituen ekintzen artean, gauzatu direnen ehunekoa neurtzen du, jarduketa-ildo arrunta aintzat hartuta, hau da, ez dira aintzat hartuko kontratazio-konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak. -10 puntu (negatibo) gehienez.»
– 2018/3499 (65/18) orrialdean, 9. artikuluaren C.5.6 atalean, hau esaten duen lekuan:
«C.5.6.– 2017-2018 ikasturtean ikastetxe pribatuetan zein itunpekoetan Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleen kopurua, Hezkuntza Sailarekin. 4 puntu gehienez.»
hau esan behar du:
«C.5.6.– 2017-2018 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak baimendutako ikastetxeetan Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleen kopurua. 4 puntu gehienez.»
– 2018/3499 (65/18) orrialdean, 9. artikuluaren C.6 atalean, hau esaten duen lekuan:
«C.6.– 2017. ekitaldian ebazpen bidez edo administrazio publikoekiko lankidetza-hitzarmenen bidez gizarteratzearen eta laneratzearen arloko diru-laguntzarik eman izana: 5 puntu.
Ez dira aintzat hartuko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak proiektu bereziak gauzatzeko emandako diru-laguntzak:
Administrazio publiko baten ebazpena edo horrekiko lankidetza-hitzarmena hartuko da aintzat, baldin eta horren bidez prestakuntza-erakunde batek gizarteratzearen eta laneratzearen arloko proiektu baterako diru-laguntza jaso badu, artatzen dituen pertsonen kolektibo jakin batek dituen premiei erantzuteko asmoz.
Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 6. artikuluko 3.2.f) atalean aipatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, salbu eta egoera hauetako batean ez badago (horrelakoetan datuak ofizioz lortuko baititu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak):
– 2017ko martxoaren 1eko Aginduaren (Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez 2017. urterako egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia) II. kapituluan ezarritakoaren babesean emandako diru-laguntzak, hau da, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku hartzeko diru-laguntzak.
– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu bidez, 2017an Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren jarduketa-eremuan emandako diru-laguntza nominatiboak, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku hartzeko jardueretarako.»
hau esan behar du:
«C.6.– 2017. ekitaldian ebazpen bidez edo administrazio publikoekiko lankidetza-hitzarmenen bidez gizarteratzearen eta laneratzearen arloko diru-laguntzarik eman izana: 5 puntu.
Ez dira aintzat hartuko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak proiektu bereziak gauzatzeko emandako diru-laguntzak:
Administrazio publiko baten ebazpena edo horrekiko lankidetza-hitzarmena hartuko da aintzat, baldin eta horren bidez prestakuntza-erakunde batek gizarteratzearen eta laneratzearen arloko proiektu baterako diru-laguntza jaso badu, artatzen dituen zailtasun bereziak dituzten pertsonen kolektibo jakin batek dituen premiei erantzuteko asmoz.
Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 6. artikuluko 3.2.f) atalean aipatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, salbu eta egoera hauetako batean ez badago (horrelakoetan datuak ofizioz lortuko baititu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak):
– 2017ko martxoaren 1eko Aginduaren (Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez 2017. urterako egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia) II. kapituluan ezarritakoaren babesean emandako diru-laguntzak, hau da, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku hartzeko diru-laguntzak.
– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu bidez, 2017an Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren jarduketa-eremuan emandako diru-laguntza nominatiboak, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku hartzeko jardueretarako.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzat enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko laguntzen 2017ko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzak.»
– 2018/3499 (65/36) orrialdetik 2018/3499 (65/54) orrialdera, II. eranskinean «2018-2020 aldirako espezialitate programagarriak eta modulu ekonomikoak», A.1.b.2 Espezialitateen laburpena moduluka B atalaren barne dauden taulen «Balorazio» zutabearen zifrak zuzentzen dira eta b.2.2. atalaren taulari dagokion hirugarren zutabearen titulua zuzentzen da.
Ulergarriagoa izateko, II. eranskin osoa ordezkatzen da Ebazpen honi erantsita datorrenarekin.
– 2018/3499 (65/58), III. eranskinean «Prestakuntza-ekintzen balorazioa egiteko irizpideak», hau esaten den lekuan:
hau esan behar du:
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 23a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia bertan ez egoteagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko estatutuen 10.3 artikuluaren arabera, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onartua (2012ko ekainaren 4ko EHAA).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
NESTOR ARANA ARABAOLAZA.