EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018146

112/2018 DEKRETUA, uztailaren 24koa, zeinaren bidez Dekretu bat aldatzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta Erakunde Autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituena.

Xedapenaren zenbakia: 201800112
Xedapenaren data: 2018-07-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201803906
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 1997/10/31n argitaratutako 1997/10/14ko 199700226 DEKRETUA aldatzen du
  • 2007/06/29an argitaratutako 2007/06/26ko 200700105 DEKRETUA aldatzen du

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onetsi ziren karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostu-zerrendak. Dekretu hori zenbaitetan aldatu izan da.
Administrazioaren barne-egitura antolatzeko baliabideak dira lanpostu-zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.
Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko uztailaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak; zerrenda horiek dekretu honen I. eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.
Bigarren artikulua.– Onartzea lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen II. eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko uztailaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.