EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018146

756/2018 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Kardiologiako mediku fakultatibo espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuko ariketa praktikoa errepikatzea adosten da.

Xedapenaren zenbakia: 201800756
Xedapenaren data: 2018-07-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201803904
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/19an argitaratutako 2018/02/07ko 201800111 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Kardiologiako mediku fakultatibo espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak.
I. Eranskineko 3.1 oinarriak jasotzen duen bezala, «Deitzen diren Mediko Fakultatibo Espezialisten lanpostu funtzional ezberdinetako Mediko kategoriarako, oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batez besteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batez besteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da».
Aipatutako ariketak 2018ko maiatzaren 19an egin ziren, Vitoria-Gasteizen dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Elurretako Gelategian. Lehenengo teorikoa egin zen eta ondoren praktikoa. Gero zuzendu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 29ko 433/2018 Ebazpenaren bidez argitaratu ziren.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, 2018ko ekainaren 4ko Erabakiaren bidez, EPEko proba guztien emaitzen koherentziaren azterketa zorrotz bat egitea agindu zion Ente Publikoari.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 6ko 558/2018 Ebazpenaren bidez, aurretiko informazio espedientea ireki zitzaion espezialitate mediko honi.
2018ko uztailaren 11ko bileran, epaimahai kalifikatzaileak aho batez proposatu zion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendaritzari bigarren ariketa; hots, praktikoa, errepikatzea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 18.5 oinarriak, zeinaren bidez oinarri orokorrak onartzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzeko oinarri orokorrak, epaimahai kalifikatzailearen eskumenak direla ezartzen du: «Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren legezkotasuna zainduz eta horren objektibotasuna bermatzeko arduraz. Halaber, oinarriak ezartzerakoan agertzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta jaso gabeko kasuetarako irizpideak finkatuko.
Hori guztiagatik, epaimahaiak Zuzendaritza Nagusi honi eginiko proposamena ikusirik, berdintasun, merezimendu eta gaitasuneko printzipio konstituzionalak bermatze aldera.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2018ko uztailaren 11n epaimahaiak hartutako erabakia betetzea, proba praktikoa eta Kardiologiako mediku fakultatibo espezialista kategoriako hautaketa-proben emaitzak argitaratzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 29ko 433/2018 Ebazpenean jasotako emaitzak, bigarren ariketari dagozkionak, baliogabetuz.
Bigarrena.– Jasotakoa betetzeko, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Kardiologiako mediku fakultatibo espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuko ariketa praktikoa errepikatzeko agintzen da.
Hirugarrena.– Proba horretan parte hartu ahalko dute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 15eko 400/2018 Ebazpenean onartutakoak. Ebazpen horretan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Kardiologiako mediku fakultatibo espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuan onartutako hautagaien behin betiko zerrenda onartzen da.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 122. artikuluan dioena kontuan hartuta.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.