EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2018145

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 18koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Honen bitartez, 2018. urterako laguntzak ematen zaizkie Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoei, erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Xedapenaren data: 2018-07-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201803885
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/20an argitaratutako 2018/04/10reko EBAZPENA [201802125]

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2018ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez (apirilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 76. zk.), Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta horiei atxikitako pertsona juridikoentzako 2018. urterako laguntzen deialdia egin zen, hain zuzen ere nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.
Aipatutako deialdi-ebazpenaren 8. artikuluak horretarako izendatu duen balorazio-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, eta 2018ko uztailaren 17ko batzarrean Artezkaritza Kontseiluari horren berri eman ostean, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2018ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak esleitzea ebazpenaren I. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta baldintzetan.
Bigarrena.– II. eranskinean ageri diren erakundeei diru-laguntzak ukatzea, funtsak agortu direlako.
Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak baztertzea, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.
Laugarrena.– IV. eranskinean agertzen den erakundeak aurkeztutako eskaria ez onartzea.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 18a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUTAKO ESKAERAK
II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKAERAK
III. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKAERAK
IV. ERANSKINA
PROZEDURARI UKO EGIN DIOTEN ESKAERAK