EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018142

IRAGARKIA, Urola Kostako eta Debabarrenako ohiko zerbitzuen eta zerbitzu gehigarrien kontrataziorako lizitazio publikoaren esleipenari publizitatea emateko dena.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2018-05-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201803819
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/09an argitaratutako 2018/02/28ko IRAGARPENA [201801325]

1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Urola Kosta edo Debabarrenako emakidan zerbitzu gehigarriak edo bestelako zerbitzu osagarriak burutzea, Euskotreneko berezko baliabideekin burutu ezin direnak.
b) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.
c) Burutzapen epea: 4 urte, urte bateko luzapen aukerarekin.
d) Loteak: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren gehiengo aurrekontua laurehun eta laurogeita bi mila (482.000,00) euro dira urtean (BEZa ezik), linea desberdinen arabera banatuta.
5.– Bermeak: Baldintza Pleguen arabera.
6.– Esleipena: 2018ko maiatzaren 4ko datarekin EuskoTrenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A.U. konpainiaren Kontratazio Organoak kontratua Autobuses Dario, S.L., J. Olabarria, S.L., eta Bus Alconada S.L. enpresez osatutako UTEaren alde esleitzea erabaki zuen, guztira, urtean, 417.600,00 eurogatik (BEZa kanpo), ondoren adierazten den bezala banatuta:
Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia linearen prezioa: 160.550,00 euro.
Aizarnazabal-Zumaia-Zestoa linearen prezioa: 116.850,00 euro.
Ermua-Donostia linearen prezioa: 100.200,00 euro.
Unean uneko errefortzu zerbitzuak: 40.000,00 euro gehienez, bidaiari-zerbitzuen aleko prezioa 1,63 euro/km izanik.
Esleipena, guztira, 1.670.400,00 eurokoa (BEZ kanpo) da, lau urterako. Bakarrik benetan burututako zerbitzuak, aurretiaz Euskotrenek eskatuak, fakturatutako dira.
Pleguetan zehazten den bezala, zerbitzuak 2018an burututakoen gainean zenbatetsiak dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurretiaz egindako zerbitzu-eskaera dela-eta, eta, beraz, zerbitzu-kopurua handitu edo aldatu –% 20, gehienez– edo murriztu egin ahalko da. Horren ondorioz, benetan burututako zerbitzuak bakarrik fakturatuko dira.
7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion zatian.
Bilbao, 2018ko maiatzaren 7a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.