EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018142

IRAGARKIA, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Helduen Zainketa Intentsiboetako Erizaintzako Unitateko gainbegirale lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-05-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201803811
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerenteak dei egin du Helduen Zainketa Intentsiboetako Erizaintzako Unitateko gainbegirale lanpostua izendapen aske bidez betetzeko. Deialdia oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak www.osakidetza.euskadi.eus web-orrian daude.
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Barakaldo, 2018ko maiatzaren 22a
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.