EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018141

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2018-07-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201803793
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/29an argitaratutako 2018/05/22ko AGINDUA [201802822]

Aztertu da Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko uztailaren 10eko Agindua.
Agindu horren 9. artikuluak xedatzen duenez, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira batzorde horretako kideak eta argitara emango da batzordearen osaera.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Idazkaria: titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren, Imanol Arana Ariz eta Mikel Etxeberria Agirresarobe (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikariak).
Batzordekideak:
a) Dantza-lanak I eta Ekoizpenak II: Laura Etxebarria Lus; Isabel Ferreira Zarzuela; Mey Ling Bisogno; Ana López Asensio; Fernando Piñeiro Fernández. Ordezkoa: Ana Remiro Esnoz.
b) Dantza konpainiak sendotzea: Lide Arana Arregui; Ana Remiro Esnoz; Gabriel Ocina Saenz de la Fuente. Ordezkoa: Ana López Asensio.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 10a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.