EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018141

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2018ko ekainaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2018ko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2018-07-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201803787
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/06/20an argitaratutako 2018/06/13ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201803179]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2018ko diru-laguntzen deialdia, zehazki, 2018ko ekainaren 20ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 118. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:
● Euskarazko bertsioan, 2018/3179 (44/5) orrialdean, 2. artikuluaren 6.1.2.g) apartatuan, honela dio:
«g) Eskualde edo udalerri batean egiten diren kontratu guztien % 30, gutxienez, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titular diren pertsonak kontratatzeko izango dira.
Gainerako ehunekoak kolektibo hauetako batekoak beharko du izan:
• 35 urteko edo gehiagoko pertsonak.
• [...]»
baina honela esan behar du:
«g) Eskualde edo udalerri batean egiten diren kontratu guztien % 30, gutxienez, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titular edo onuradun diren pertsonak kontratatzeko izango dira.
Gainerako ehunekoak kolektibo hauetako batekoak beharko du izan:
• 35 urtetik beherako pertsonak.
• [...]».
● Euskarazko bertsioan, 2018/3179 (44/11) orrialdean, 4.b.2 artikuluan, honela dio:
«Kolektibo hauetako pertsonak kontratatzea:
– DSBE prestazioa jasotzen duten titularrak edo onuradunak.
– Lehen enplegua lortu duten 35 urtetik beherako pertsonak.
– [...]»
baina honela esan behar du:
«Kolektibo hauetako pertsonak kontratatzea:
– DSBE prestazioa jasotzen duten titularrak edo onuradunak.
– 35 urtetik beherako pertsonak.
– [...]».
● Euskarazko bertsioan, 2018/3179 (44/12) orrialdean, 4.d.2 artikuluan, honela dio:
«Kolektibo hauetako pertsonak kontratatzea:
– DSBE prestazioa jasotzen duten titularrak edo onuradunak.
– Lehen enplegua lortu duten 35 urtetik beherako pertsonak.
– [...]»
baina honela esan behar du:
«Kolektibo hauetako pertsonak kontratatzea:
– DSBE prestazioa jasotzen duten titularrak edo onuradunak.
– 35 urtetik beherako pertsonak.
– [...]».
● 2018/3179 (44/19) orrialdean, 11. artikuluan, honela dio:
«1.– Deialdi honetan jasotako 1. motako proiektuen (Enplegua sustatzea) diru-laguntzak bateratu daitezke kontzeptu eta xede bererako administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako beste edozein motatako diru-laguntza edo laguntzekin; hala ere, bestelako finantzaketa-iturrien bidez eskuratutako laguntza edo baliabideen guztirako zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagunduko diren jardueren benetako kostua. Kostu hori gaindituz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.
Tokiko erakundeek edo horien mendeko entitateek ez badituzte zuzenean egiten kontratazioak, laguntzak ezin izango dira bateratu deialdi honetako gainerako diru-laguntzekin.
2.– Deialdi honetako 2. motako (Kontrataziorako laguntzak) eta 4. motako (Proiektu estrategikoak) proiektuetarako diru-laguntzak ezin izango dira bateratu kontzeptu eta helburu berberetarako beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde pribatu edo publiko batzuek emandakoekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariekin izan ezik.»
baina honela esan behar du:
«1.– Deialdi honetan jasotako 1. motako proiektuen (Enplegua sustatzea) eta 3.1.a) eta 3.1.b) motako proiektuen (Enplegu-sorreran eragina duten toki-garapeneko beste ekintza batzuk) diru-laguntzak bateratu daitezke kontzeptu eta xede bererako administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako beste edozein motatako diru-laguntza edo laguntzekin; hala ere, bestelako finantzaketa-iturrien bidez eskuratutako laguntza edo baliabideen guztirako zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagunduko diren jardueren benetako kostua. Kostu hori gaindituz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.
Tokiko erakundeek edo horien mendeko entitateek ez badituzte zuzenean egiten kontratazioak, laguntzak ezin izango dira bateratu deialdi honetako gainerako diru-laguntzekin.
2.– Deialdi honetako 2. motako (Kontrataziorako laguntzak) eta 4. motako (Proiektu estrategikoak) eta 3.2 motako proiektuen (Enplegu-sorreran eragina duten toki-garapeneko beste ekintza batzuk) proiektuetarako diru-laguntzak ezin izango dira bateratu kontzeptu eta helburu berberetarako beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde pribatu edo publiko batzuek emandakoekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariekin izan ezik.»
● 2018/3179 (44/29) orrialdean, IV. eranskinean, honela dio:
«Aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»
baina honela esan behar du:
«Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta amaitu, 2018ko uztailaren 13an amaituko da.»
● 2018/3179 (44/36) orrialdean, IV. eranskinean, Memoria Tekniko eta Ekonomiko delako atalean, d) letra berria gehitu behar da, honela esaten duena:
«d) Egiaztatu behar da udalerri gehienek edo gutxienez eskualdeko biztanleen % 51 biltzen dutenek adostu egin dituztela proiektuak.»
● Euskarazko bertsioan, 2018/3179 (44/36) orrialdean, IV. eranskinean, honela dio:
«(*) Ez dute berriro bidali behar 2012ko maiatzaren Aginduko deialdian egindako eskabidearekin batera bidali zuten erakundeek.»
baina honela esan behar du:
«(*) Ez dute berriro bidali behar urteko deialdian egindako eskabidearekin batera bidali zuten erakundeek.»
● Euskarazko bertsioan, 2018/3179 (44/38) orrialdean, V. eranskinean, honela dio:
«[...] 2017ko urriaren [...]»
hau esan behar du:
«[...] 2018ko urriaren [...]»
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 10a.
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.