EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018141

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: «Ebazpena, 2018ko ekainaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, toki-erakundeek, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, gazteak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena, 2018. urterako.»

Xedapenaren data: 2018-07-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201803786
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/07/05ean argitaratutako 2018/06/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201803497]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 27ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita toki-erakundeek, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, gazteak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia. Zehazki, 2018ko uztaiaren 5eko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 129. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:
– 2018/3497 (20/8) orrialdean, 12.1 artikuluan, f) atal berria gehitzen da, hurrengo idazkerarekin:
«f) Kontratatutako pertsona bakoitzaren Kotizaziorako Datuen Txostena (KDT).»
– 2018/3497 (20/9) orrialdean, 12. artikuluan, atal bateko zenbakikuntza zuzentzen da. Hau esaten duen lekuan:
«6.– Ez baldin bada dokumentazio hori aurkezten araututako epean, edo aurkezturiko dokumentaziotik ondorioztatzen bada ordainduriko diru-laguntzaren zenbatekoa handiagoa dela diruz lagundutako kontratuen kostua baino, itzulketa-prozedura abiaraziko da, 18. artikuluan arautzen den prozedura erabilita.»
Hau esan behar du:
«4.– Ez baldin bada dokumentazio hori aurkezten araututako epean, edo aurkezturiko dokumentaziotik ondorioztatzen bada ordainduriko diru-laguntzaren zenbatekoa handiagoa dela diruz lagundutako kontratuen kostua baino, itzulketa-prozedura abiaraziko da, 18. artikuluan arautzen den prozedura erabilita.»
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.