EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018141

12/2018 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201800012
Xedapenaren data: 2018-07-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201803776
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/09/08an argitaratutako 2014/07/31ko 201400019 DEKRETUA

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.
Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak, aukera ematen die sindikatu-erakunde eta -konfederazioei eta enpresa-konfederazioei izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.
Legezko ahalmen horren indarrez, Euskadiko Langile Komisioen sindikatu-konfederazioak lehendakariaren abenduaren 12ko 37/2016 Dekretuaren bitartez izendatutako kide bat aldatu du eta aukeraketa berria egin du hori ordezteko,
Ondorioz hauxe,
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Garbiñe Espejo Jairo andrea Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Euskadiko Langile Komisioen sindikatu-konfederazioak aukeratu ondoren, Mari Cruz Vicente Peralta andrearen ordez.
2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko uztailaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.