EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018140

AGINDUA, 2018ko uztailaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko behin-behineko langile bat.

Xedapenaren data: 2018-07-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201803746
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/02/09an argitaratutako 2017/01/31ko AGINDUA [201700719]

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluak ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Isabel Cadaval Vélez de Mendizabal andrea Turismo Merkataritza eta Kontsumo Saileko Erakundeekiko Harremanetarako aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5230; dotazioa: 5; maila: zuzendariarena), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-kentze honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera aurkeztu ahal izango da errekurtsoa.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 13a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.