EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018139

IRAGARKIA, Visesa sozietate publikoaren jabetzakoak eta babes publikokoak ez diren (libreak) lurzoru zehatz batzuk besterentzeari buruzkoa. Lurzoru horiek Bilboko Zorrotzaurreko eremu mistoan daude, AI-1eko I. Egikaritze Unitatean, bai eta Tolosan, Amarotz paper-fabrikako 20.1 azpieremuan ere.

Xedapenaren data: 2018-07-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201803741
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Sail Juridikoa.
c) Espedientearen zenbakia: 051/2018/C17/lurzoruak besterentzea.
2.– Enkantearen xedea.
a) Xedearen deskribapena:
Visesa sozietate publikoaren jabetzakoak eta babes publikokoak ez diren lurzoru zehatz batzuk (libreak) besterentzea. Lurzoru horiek Bilboko Zorrotzaurreko eremu mistoan daude, AI-1eko I. Egikaritze Unitatean, bai eta Tolosan, Amarotz paper-fabrikako 20.1 azpieremuan ere.
b) Loteen araberako banaketa: ez.
Bi lursailak eskuratzea barnean hartzen duen eskaintza aurkeztea nahitaezko baldintza izango da; beraz, baldintza hori betetzen ez duten eskaintzak baztertuko dira.
c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
3.– Esleitzeko izapideak, prozedura eta modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Forma: lizitazio-oinarriaren gaineko goranzko enkante publikoa. 2 fase: A fasea: lurzoruak plegu juridiko-ekonomikoko baldintzen arabera homologatzea. B fasea: lizitatzaile homologatuen eskaintza ekonomikoa.
4.– Aurrekontu mota: 26.550.000,00, BEZik eta gasturik gabe. Lursail bakoitzerako eskainitako prezioa ezingo da ondorengo zenbatekoak baino txikiagoa izan:
a) SI-5 lursaila (153 EL gutxi gorabehera): 22.650.000,00 euro BEZik eta gasturik gabe.
b) P-1 lursaila (76 EL gutxi gorabehera): 3.900.000,00 euro BEZik eta gasturik gabe.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: % 10, baldin eta zuzenean erosten bada.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Telefono-zenbakia: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2018ko irailaren 17a.
Higiezinei buruzko baldintza juridiko-ekonomikoak eta dokumentuak Visesaren webgunean kontsultatu ahalko dira: www.visesa.eus
9.– Eskaintzak aurkeztea.
a) A fasea aurkezteko epemuga: 2018ko irailaren 21a. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» gutun-azalak, administrazio klausulen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
e) Lizitatzaileak bere eskaintza mantendu beharko du epe honetan zehar: 6 hilabete plikak irekitzen direnetik.
f) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Data: gonbidapenaren arabera.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
12.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak eskuragarri dituen atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 12a.
Visesako zuzendari nagusia,
CARLOS QUINDOS FERNANDEZ.