EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018139

IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektuaren ingurumen-inpakturen azterlana: Bilboko, Sondikako eta Erandioko udal-mugarteetan, «132 kVko Basauri-Gatika, ZB, aireko linea elektrikoaren moldaketa, 16 eta 33=34 euskarrien artean».

Xedapenaren data: 2018-06-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201803740
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA) honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriak: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua (2013-12-27ko BOE); abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa (2013-12-11ko BOE), eta, hala badagokio, otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa (1998-02-27ko EHAA); jendaurrean jartzen da dagoen instalazioa. Izan ere, instalazio horri dagokionez eskatu dute ingurumen-inpaktuaren adierazpena egietea.
Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.
Erref: L-8341 GHI/TLE.
Esp: 48-AT-I-2017-00019 (AT-H-1991-1004).
– Kokalekua: Bilboko, Sondikako eta Erandioko udal-mugarteetan.
– Aurrekontua: 1.171.913,54 euro.
– Xedea: bertan dagoen linea elektrikoa berritzea eta eguneratzea.
Jardueraren ezaugarri nagusiak:
Euskarriak aldatu edo indartu.
Eroalea, babes kablea, isolamendua eta beste elementu batzuk aldatu.
Ez dauden tokietan, babes kablea eta OPGWa eraiki.
Hori guztia Iván Martín Cavia jaunaren proiektuan jasotakoaren arabera.
Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan. Sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean egongo da aztergai ingurumen eraginaren azterlana. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2018ko ekainaren 28a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.