EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018138

AGINDUA, 2018ko uztailaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeari eskuordetzen baitzaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen menpeko administrazio-zentroak energia elektrikoz hornitzeko kontratazioa.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2018-07-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201803711
Maila: Ebazpena
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzari dagokio kontratazioa egitea kudeaketa bateratuaren arloan eta kudeaketa bateratuko deklaratutako higiezinen arloan, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren kontratazio-araubidea onartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 15. eta 17. artikuluetan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 19.d) artikuluan.
Bestalde, 116/2016 Dekretuaren 20. artikuluan ezartzen duenez, kontratazio zentralizatukotzat deklaratu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erakundeek orokorrean eta ezaugarri nagusi bertsuekin kontratatzen dituzten hornidura, obra eta zerbitzuak.
Badira urte batzuk modu zentralizatuan kontratatzen dela energia elektrikoaren hornidura Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzaren eskumeneko kudeaketa bateratuko eraikinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko gainerako sailei eta haren erakunde autonomo eta sozietate publikoei atxikitako eraikinetan eta, sektore publikokoak izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren parte ez diren beste zenbait erakunderi atxikitakoetan. Hartara, zerbitzuak hobeto kudeatzeaz gainera, gastu publikoa arrazionalizatu egiten da.
Egun, kontuan hartuta aurrerago dekretu bat onartuko dela xedatzeko energia elektrikoaren horniduraren kontratazioa modu zentralizatuan erostea, Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eskumenak eskuordetzan emateko ezarritakoa da kontratazioa modu zentralizatuan egiteko bide egokiena. Honela dio artikulu horrek:
«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan,...».
Horregatik, Lehendakaritzaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 214/6 Dekretuaren 6.3.c artikuluko eskumenak Idazkaritza Nagusiko titularrari esleitzen dizkion eskumenak baliatuz –haien artean dago sailaren kontratazio-organoa izatea–, honako hau
EBAZTEN DUT:
I.– Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearen esku uztea eranskinean adierazten diren eraikinak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzeko 2019rako kontratazioaren eskumena. Eskuordetze hori luzatu egingo da harik eta erosketa zentralizatuko prozeduraren ondoriozko kontratua indarrean jarri arte, zeina erosketa zentralizatua deklaratzeko aurrerago onartuko den dekretuaren bidez gauzatuko baita.
II.– Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean aurreikusitako arlo hauetara zabalduko da eskuordetzea, betiere kontratuari aplikatzekoak badira:
– Kontratua prestatzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 1. atala).
– Kontratua esleitzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 2. atala).
– Administrazioren prerrogatibak: aldatzea, azkentzea, lagapena eta azpikontratazioa (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 3. atala).
– Kontratua formalizatzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Eta, bereziki, II. liburuko, II. tituluko, IV. kapituluan hornidura-kontratuari buruz aurreikusitakoa.
III.– Eskumena ematen duen organoaren barruan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta haien ordainketa agintzeko eskumenek.
IV.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eskuordetze hau, eta argitara eman eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 3a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
I. ERANSKINA
Energia elektrikoaren eskumenaren eskuordetzeak eraikin hauek hartzen ditu:
Manuel Iradier 36 Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Vitoria-Gasteiz