EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018138

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 27koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2018ko bekak eman eta ukatzen dituena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2018-06-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201803710
Maila: Ebazpena
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin zen 2018rako (2017ko abenduaren 14ko EHAA, 237. zenbakia).
Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen adierazi bat emango du bekak emateko eta ukatzeko, eta, ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da Hautaketa Batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek bekari uko egiten diotenerako.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2018an. Ebazpen honen eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.
Bigarrena.– Berdintasunaren alorreko 2018ko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan aipatzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.
Hirugarrena.– Berdintasunaren alorreko 2018ko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskinetan jasotakoei, han adierazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 27a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
I. ERANSKINA
1. MOTAKO BEKA
ONURADUNA, ORDEZKOAK ETA UKATUTAKOAK
II. ERANSKINA
2. MOTAKO BEKA
ONURADUNA, ORDEZKOAK ETA UKATUTAKOAK
III. ERANSKINA
3. MOTAKO BEKA
ONURADUNA, ORDEZKOAK ETA UKATUTAKOAK