EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018136

104/2018 DEKRETUA, uztailaren 10ekoa, Getxoko «Club Deportivo de Remo Arriluce» herri-onurakotzat deklaratzekoa.

Xedapenaren zenbakia: 201800104
Xedapenaren data: 2018-07-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201803680
Maila: Dekretua
Getxoko Club Deportivo de Remo Arriluce kirol-kluba CD0001038 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta Getxoko Arriluze kaian z/k-n du helbide soziala. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da herri-onurakotzat deklaratzea, kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.
Izan ere, kirol-klubak bete egiten ditu herri-onurakotzat deklaratua izateko eskakizunak. Eskakizunok arau hauetan agertzen dira: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengo batzuetan, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa baita dekretu hori. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko uztailaren 10ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri-onurakotzat jotzea Getxoko «Club Deportivo de Remo Arriluce» kluba (CD0001038 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan), hauxe iritzita: bere funtzioak garatuz, mesede egiten diola Euskadiren interes orokorraren sustapenari. Horrela, bada, Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 10a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.