EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018136

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez onesten baita ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko ekaineko deialdiaren azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

Xedapenaren data: 2018-06-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201803676
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/15ean argitaratutako 2017/12/11ko EBAZPENA [201706029]

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2018ko bigarren deialdia egin zuen Nekazaritzaren eta Abeltzaintza zuzendariaren 2017ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bosgarren puntuak xedatutakoa betez (2017ko abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda horretan bildu da Bizkaiko lurraldeko azterketak epaitu dituen epaimahaiak egindako proposamena.
Bigarrena.– Agindua ematea zerrenda hori argitara dadin Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.eus).
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.