EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018136

586/2018 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratua) Prestakuntza Sanitario Espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesuko batzordea.

Xedapenaren zenbakia: 201800586
Xedapenaren data: 2018-05-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201803670
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/09an argitaratutako 2018/04/20ko 201800466 EBAZPENA
  • Ikus 2018/07/05ean argitaratutako 2018/05/25eko 201800572 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 572/2018 Ebazpenak aldatzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 466/2018 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 9ko EHAA, 88. zk.), deialdia egiten da Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratua) Prestakuntza Sanitario Espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko.
Aipatutako ebazpenaren 6. apartatuaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du hautaketa-batzordea.
Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratua) Prestakuntza Sanitario Espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak betetzeko hautaketa-prozesuko batzordea izendatzea, honako kide hauek izango dituena:
Presidentea: Miren Edurne Omaechevarria Legarra.
1. mahaikidea: Jose Luis del Cura Rodríguez.
2. mahaikidea: Ana Sáez Fernández.
3. mahaikidea: Alejandro Carrasco González.
4. mahaikidea: Sebastián Martín Moreno.
Idazkaria: Esther Olaetxea Urizar.
Bigarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.