EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2018135

IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez itzulketa-ebazpen bat jakinarazten baita (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2016).

Xedapenaren data: 2018-06-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201803658
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/15ean argitaratutako 2016/04/14ko EBAZPENA [201601570]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozeduraren gaineko ebazpena eman du, ekintzaileei laguntzeko deialdiaren 25. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko apirilaren 14an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2016-04-15eko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen honek amaitu egiten duela administrazio-bidea; beraz, aurka egiteko aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Xede horretarako, jakinarazten da aipatu ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.