EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018133

AGINDUA, 2018ko ekainaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Gasteizko Nazareth Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Araba) Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-06-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201803599
Maila: Agindua
Aztertuta geratu da Gasteizko Nazareth Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, zeinaren bidez Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko baimena eskatzen baitzuen.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko, 2018-2019 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakia: 01001395.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Nazareth».
Titularra: «Hijas de María Auxiliadora».
Helbidea: Araba kalea 35.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki bat.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostukoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: gela ireki 1.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.