EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018133

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «114/2018 Ebazpena, ekainaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako Lankidetza-hitzarmena, Euskadin arkitektura eta hirigintza ikertu, sustatu eta zabaltzeko».

Xedapenaren data: 2018-06-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201803597
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/07/04an argitaratutako 2018/06/26ko 201800114 EBAZPENA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren ekainaren 26ko114/2018 Ebazpenaren testuan (2018ko uztailaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 128. zk.), zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako Lankidetza-hitzarmena, Euskadin arkitektura eta hirigintza ikertu, sustatu eta zabaltzeko. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Ez da argitaratu 114/2018 Ebazpenaren eranskina, aipatutako lankidetza-hitzarmenaren bigarren klausulan aipatzen dena (2018/3469 (8/5) orrialdean). Euskal Herriko Unibertsitatearekin (Goi-mailako Arkitektura Eskola) sinatutako lankidetza-hitzarmen horren bidez, Euskadin arkitektura eta hirigintza ikertu, sustatu eta zabaldu nahi da. Horrenbestez, hemen argitaratzen da eranskina:
HITZARMENAREN ERANSKINA
1.– Lurraldeko eraikuntza ereduei buruzko proiektu azterlana eta miaketa:
– Etxebizitzen inplantazio bolumetriko ereduen azterlan konparatiboak eta tipologikoak (bloke isolatuak, etxe uharte-kalea, bloke linealak...).
– Inpaktu paisajistikoko azterlan konparatiboak eta tipologikoak. Mazelan eginiko asentuak, topografia...
– Klima aldaketarik eragingo ez duten gure hirietako paisaia eta hirigintza garapenak.
– Irisgarritasuna eta mugikortasuna. Aparkalekua eta haren beharra. Etxebizitzaren eta garraio publikoaren arteko harremana...
– Hirigintza garapen ereduen azterlan konparatiboak.
– Zonakatzea. Erabileren konbinazioa. Erabileren bateragarritasuna.
– Eraikinen eraginkortasun energetikorako hirigintza inplantaziorako jarraibideak.
– Dentsitate eredu berezituen azterlan konparatiboak.
2.– Etxebizitza tipologiei buruzko proiektu analisia:
– Gizarte eskakizun berrietara egokitutako arkitekturen garapena, malgutasuna, bizigarritasuna, gizarte etxebizitzaren etorkizuna, zuzkidura alojamenduen diseinu irizpideak eta bizileku proposamen berriak.
– Familia eta bizikidetza ereduak. Bakarrik bizi diren pertsonak, talde ez familiarrak, familia pluri-nuklearrak.
– Babestutako etxebizitzari buruzko araudiaren eta diseinu araudiaren analisia, ikerketa eta kritika zientifikoa.
3.– Ikerketa zientifikoa eta teknologikoa:
Ingurumena errespetatu eta Eraikuntza Kode Teknikoarekin lerrokatuko diren eraikuntza sistema eta material berriei buruzko ikerketa zientifikoa eta teknologikoa:
– Fabrikazio aurreratuko masterra, zurezko eraikuntzen birgaitze masterra eta ikertaldeak.
– Eraikinen energia, akustika eta konfort kalitateko prestazioak hobetzea.
– Hiri inguruneen eta eraikuntzaren segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea.
– Jasangarritasuna hobetzeko baliabideak garatzea, hiri ingurunean eta eraikitako ingurunean.
– Eraikuntza prozesuen industrializazioa.
– Fabrikazio aurreratua.
– Itxituren tipologiak.
– Baoen konfigurazioa eraginkortasun energetikoaren ikuspegitik.
4.– Sistema eta material berriak erabili eta praktikan jartzea:
Ingurumena errespetatuko duten sistema eta material berriak erabili eta praktikan jartzea obra berriko edo birgaitzeko etxebizitza promozio publikoetan.
– Fabrikazio aurreratuko masterra, zurezko eraikuntzen birgaitze masterra eta ikertaldeak.
– Lankidetza operatiboak.
– Aholkularitza, jarraipena eta monitorizazioa eraikuntza sistema eta material berriak ezartzeko obra berriko edo birgaitzeko promozio propioetan.
5.– Arkitektura eta Hirigintza sustatzea, ikertzea eta zabaltzea Euskadin:
– Herri arkitektura, arkitektura eta hirigintza ondarea babestea, hirigune historikoen eta landa hiriguneen azterketa eta analisia.
– Euskal arkitekturaren mugarri berriak (arkitektura instituzionala nahiz etxebizitza arkitektura).
– Gizarte eskakizun berrietara egokitutako arkitekturen garapena, malgutasuna, bizigarritasuna, gizarte etxebizitzaren etorkizuna, zuzkidura alojamenduen diseinu irizpideak eta bizileku proposamen berriak.
– Gogoeta, pentsamendu kritikoa eta eztabaida arkitektonikoa.
– Dibulgazio erakusketak.