EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018133

107/2018 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baitut argitaratzea Justizia Ministerioak eta Espainiako Gurutze Gorriak 2017ko apirilaren 6an sinatutako lankidetza-hitzarmena onartu eta gure egiteko protokoloa, giza laguntzarako eta gorpuak identifikatzeko.

Xedapenaren zenbakia: 201800107
Xedapenaren data: 2018-06-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201803595
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du atxikitze-protokolo hori, eta hitzarmenari dagokion publikotasuna emateko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Justizia Ministerioak eta Espainiako Gurutze Gorriak 2017ko apirilaren 6an sinatutako lankidetza-hitzarmena onartu eta gure egiteko protokoloa, giza laguntzarako eta gorpuak identifikatzeko. Ebazpen honen eranskin modura doa.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 8a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 8KO 107/2018 EBAZPENARENA
ATXIKITZE-PROTOKOLOA. ONARTZEN DUGU ETA GURE EGITEN DUGU JUZTIZIA MINISTERIOAK ETA ESPAINIAKO GURUTZE GORRIAK GIZA LAGUNTZARAKO ETA GORPUAK IDENTIFIKATZEKO 2017KO APIRILAREN 6AN SINATU ZUTEN LANKIDETZA-HITZARMENA
M.ª Jesús Carmen San José López andreak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Justiziako sailburua baita azaroaren 26ko 36/2016 Dekretu bidez izendaturik, Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean eta ordezko, eta autonomia-estatutuko 33.2 artikuluan eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8.b) artikuluan eman zaizkion eskumenak baliatuz,
ADIERAZTEN DU:
2017ko apirilaren 6an Justizia Ministerioak eta Espainiako Gurutze Gorriak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten giza laguntzarako eta gorpuak identifikatzeko. Bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Justizia Sailak, 2018ko otsailaren 6an, hitzarmen horretara atxikitzeko eskaria egitea erabaki du.
AZALTZEN DU:
Euskal Autonomia Erkidegoak -ni haren ordezkoa bainaiz, Lankidetza-hitzarmen horretako klausula guzti-guztietara atxikitzeko borondatea du, bere egiten ditu handik eratorritako obligazioak, eta han erabakita dagoen guztira loturik geratzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 9a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
Egin zaigun eskaria aintzatetsiz, eta uste dugunez hitzarmenak duen xedearen neurri-neurrikoa dela,
ALDERDIEK ADOSTU DUTE:
Lankidetza-hitzarmeneko bigarren klausulan ezarrita dagoen prozeduraren bidetik, baietz erantzutea Euskal Autonomia Erkidegoak egin duen atxikitze-eskaerari. Lankidetza-hitzarmena Justizia Ministerioak eta Espainiako Gurutze Gorriak sinatu zuten, 2017ko apirilaren 6an, giza laguntzarako eta gorpuak identifikatzeko.
Madril, 2018ko ekainaren 1a.
Justizia ministroa,
RAFAEL CATALÁ POLO.
Espainiako Gurutze Gorria lehendakaria,
JAVIER SENENT GARCÍA.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.