EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018132

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 21ekoa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, zeinaren bidez 2018ko deialdiko Nazioartekotze Bekak ematen baitira 1. Fasean.

Xedapenaren data: 2018-05-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201803572
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/20an argitaratutako 2017/12/13ko EBAZPENA [201706115]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 8ko Aginduak (2017ko azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.) Beint Nazioartekotze Beken programa arautu zuen.
Industriako sailburuordearen 2017ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Nazioartekotze Bekak emateko 2018ko ekitaldirako deialdia (2017ko abenduaren 20ko EHAA, 241. zk.).
2018ko ekitaldiko deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskaerak balioesteko osaturiko Hautapen Batzordeak gauzatu du programa arautzen duen aginduan bekadunak hautatzeko ezartzen den prozedura.
Hautapen-prozesua amaitu ondoren, Hautapen Batzorde horrek 2018ko maiatzaren 10eko aktan egindako proposamena aintzat hartuta, eta Beint Nazioartekotze Beken programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 8ko Aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean adierazten diren hautagaiak 1. faseko bekadun izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatua egiteko.
Bigarrena.– Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Onuradunek Nazioartekotze Bekak arautzen dituen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 8ko Aginduak ezarritakoa bete beharko dute.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.
Nazioartekotzeko zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.