EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2018131

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ekintza humanitarioetarako laguntzak ematen baitira larrialdietarako laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako finantzaketa-lerro iraunkorretik, 2018rako garapenerako lankidetzaren kargura.

Xedapenaren data: 2018-06-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201803557
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/11n argitaratutako 2018/03/28ko EBAZPENA [201801889]

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautu zituen garapenerako lankidetzaren kargupeko ekintza humanitarioetarako laguntzak, eta bi jarduketa mota nagusi bereizi zituen. Batetik, larrialdietarako laguntzen proiektuak, hondamendiek eragindako pertsonen biziraupena bermatzeko eta sufrimendua arintzeko oinarrizko ondasun eta zerbitzuen premiazko hornidurara bideratzen direnak; eta, bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak, adiera zabalagoan, jarduerek premia hain handia ez dutenean eta garapenerako, giza eskubideetarako eta bakea eraikitzeko oinarriak sustatu nahi dituztenean.
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 11ko EHAA, 69. zk.), 2018rako garapenerako lankidetzaren kargura, ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko deialdia egin zen.
Deialdiaren ebazpenaren 5. artikuluak ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egin den proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, eta 2018ko maiatzaren 21eko batzarrean Artezkaritza Kontseiluari horren berri eman ostean,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak esleitzea ebazpenaren I. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena.– Ebazpen honetan ez da bukatzen administrazio-bidea, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa jarri denetik hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat joko da, eta administrazioarekiko auzien bidea libre geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 22a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.