EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018129

572/2018 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honetan egindako akatsak zuzentzen baitira: «466/2018ko Ebazpena, apirilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, deialdia egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonal Fakultatiboaren (BAME) Osasun Prestakuntza Espezializatuaren ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko».

Xedapenaren zenbakia: 201800572
Xedapenaren data: 2018-05-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201803496
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/05/09an argitaratutako 2018/04/20ko 201800466 EBAZPENA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Apirilaren 20ko 466/2018 Ebazpenean horrelako akatsak aurkitu direnez, zuzendu egiten ditugu:
Honela dio:
«466/2018ko Ebazpena, apirilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, deialdia egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonal Fakultatiboaren (BAME) Osasun Prestakuntza Espezializatuaren ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko.»
Baina honela esan behar du:
«466/2018ko Ebazpena, apirilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, deialdia egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Osasun Prestakuntza Espezializatuaren ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko.»
Honela dio:
«1.– Xedea.
Deialdi honen xedea da Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruzagitzaren eginkizunak betetzea; hain zuzen, lanpostu bati berariaz esleituta ez daudenak. Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, gutxieneko dedikazioa lanaldiaren % 10 izango dela ezartzen da. Deialdi honen xede diren ikasketa-buruzagitzaren eginkizunetara dedikatzeko erregimena bere lanaldiaren % 100 izango da.»
Baina honela esan behar du:
«1.– Xedea.
Deialdi honen xedea da Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruzagitzaren eginkizunak betetzea; hain zuzen, lanpostu bati berariaz esleituta ez daudenak. Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, gutxieneko dedikazioa lanaldiaren % 10 izango dela ezartzen da. Deialdi honen xede diren ikasketa-buruzagitzaren eginkizunetara dedikatzeko erregimena bere lanaldiaren % 100 izango da.»
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.