EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018128

IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen bat jakinarazten baita ekintzaileei laguntzak emateko 2016ko deialdiko ebazpena aldatzen duena.

Xedapenaren data: 2018-06-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201803485
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/15ean argitaratutako 2016/04/14ko EBAZPENA [201601570]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen bat eman du, zeinaren bidez jakinarazten baita aldatzen dela emandako diru-laguntzen zenbatekoa, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 18.3 eta 23. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko apirilaren 14an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2016-04-15eko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela diru-laguntza emateko ebazpenak aldatzeko ebazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.