EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018128

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira, musika-jarduera profesionaletarako, diru-laguntzak emateko balorazio-batzordearen batzarkideak, eta batzordearen osaera argitaratzen.

Xedapenaren data: 2018-06-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201803477
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/29an argitaratutako 2018/05/22ko AGINDUA [201802823]

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baita musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea.
Kontuan izan da agindu horren 9. artikuluak jasotzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio-batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango direla.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:
Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da, edo horrek izendatutako pertsona.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza politika Saileko teknikaria).
Batzarkideak:
a.– Musika-partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre. Ordezkoa: Aintzane Camara Izagirre.
b.– Musika-proiektu unitarioak: Pedro María Leinena Mendizabal; Mikel Mate Ormazabal, Mari Jose Oria Eraso; Leire Palacios Eguiguren. Ordezkoa: Myriam García Etxaniz.
c.– Musika-ekimen enpresarialak: Jon Bagües Erriondo; Aintzane Camara Izagirre; Patricio Goyalde Palacios. Ordezkoa: Ixiar Uria Aramburu.
d.– Musika-programazioa: Myriam García Etxaniz; Arkaitz Villar Baños. Ordezkoa: M.ª Jose Oria.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.