EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018128

AGINDUA, 2018ko ekainaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Portugaleteko «Santa María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Bizkaia) Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-06-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201803472
Maila: Agindua
Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko baimena eskatuz, Portugaleteko «Santa María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazten (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko 2018-2019 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakia: 48006887.
Izen espezifikoa: «Santa María».
Titularra: Hermanos de la Instrucción Cristiana (Menesianos).
Helbidea: Alberto Palacio kalea, 2.
Udalerria: Portugalete.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:
● 2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
● 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 13 unitate, 298 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 25 unitate, 625 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaspostu.
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:
○ «Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
○ «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du ikastetxeak, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.