EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018128

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: 110/2018 Ebazpena, ekainaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, 2018-2019 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei elkarrizketa-laguntzaileez hornitzeko.

Xedapenaren data: 2018-06-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201803468
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/06/22an argitaratutako 2018/06/14ko 201800110 EBAZPENA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren ekainaren 14ko 110/2018 Ebazpenaren testuan (2018ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 120. zk.). Ebazpen horren bidez, xedatzen da argitara ematea Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bat, 2018-2019 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeak elkarrizketa-laguntzailez hornitzeko dena. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2018/3233 (3/3) orrialdean, 110/2018 Ebazpenaren eranskinean, amaieran,
honela dio:
«Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila:
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.»
Baina honela esan behar du:
«Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila:
Hezkuntzako sailburuordea,
MAITE ALONSO ARANA.»