EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018126

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 513/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201803419
Maila: Ediktua
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: adostasunik gabeko 513/2017 dibortzioa.
Demandatzailea: Francisco Perez Sanchez.
Abokatua: Maria Antonia Moreno Ramis.
Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.
Demandatua: Nancy Quintero Idarraga.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-11n. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
70/2018 EPAIA
Epailea: Javier Garcia Garcia jauna.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazortziko apirilaren hamaika.
EPAITZA
Baiesten dut Capelastegui prokuradoreak Francisco Pérez Sánchezen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako dibortzio-demanda, Nancy Quintero Idarragaren aurkakoa, auzi ihesean bera; eta dibortzioz desegindakotzat jotzen dut Francisco Pérez Sánchezek eta Nancy Quintero Idarragak Ermuan 2011ko martxoaren 7an osatu zuten ezkontza, deklarazio horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin batera. Bestalde, ez da erabakirik hartzen prozesuko kostuei buruz.
Epai hau irmoa egin ostean, jakinaraz bekio ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilari, eta horretarako, behar diren idatzagiriak bidaliko dira.
Nancy Quintero Idarraga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Durango (Bizkaia), 2018ko apirilaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.