EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-07-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018126

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko maiatzaren 4koa, Lan eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, berariazko lehiaketaren deialdia egiten da, hizkuntzaren arabera berezitutako lanpostuak betetzeko kidego hauetan: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboa eta Laguntza Judiziala. Donostiako Bulego Judizialean beste bulego judizial bat ezartzeko egin da lehiaketa.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-05-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201803410
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/05/18an argitaratutako 2018/05/04ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201802637]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira agindu honen I. eranskinean: Agindua, 2018ko maiatzaren 4koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketaren deialdia egiten baita, hizkuntzaren arabera berezitutako lanpostuak betetzeko kidego hauetan: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboa eta Laguntza Judiziala. Donostiako Bulego Judizialean beste bulego judizial bat ezartzeko egin da lehiaketa. Eranskin hori 2018ko maiatzaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (95. zk.) argitaratu zen, eta dagokion zuzenketa egin behar da hemen:
2018/2637 (20/6) orrialdetik 2018/2637 (20/19) orrialdera bitartekoan –I. eranskinari dagozkio–, lanpostuaren osagarri orokorraren eta berariazko osagarriaren kopuruak zuzendu behar dira lanpostuen zerrendan ezarritakoari jarraituz (29/2018 Dekretua, otsailaren 27koa, Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena); lanpostu-zerrenda horiek 2018ko martxoaren 21eko EHAAn (57. zk.) argitaratu ziren.
Zuzendutako aginduaren I. eranskin osoa argitaratzen da, argiago gera dadin.