EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018125

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 21eko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko «Basque Industry 4.0» programa arautzen duen araudia.

Xedapenaren data: 2018-06-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201803408
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/05/17an argitaratutako 2018/05/08ko IRAGARPENA aldatzen du [201802630]

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez eman zen argitara 2018rako «Basque Industry 4.0» laguntza-programaren aldaketa, eta hau da ebazpen horren edukia:
Kontuan hartuta zeregin konplexua dela egitasmo honek teknologia transferitzeko bultzatzen dituen proposamenak lantzea, egokitzat jotzen da laguntza eskaerak aurkezteko epea luzatzea, teknologia transferitzeko akordioak hobeto zehazteko eta formalizatzeko I+Gko eragileen eta manufaktura industrialeko enpresen artean, laguntza-programa honen onuradunak diren heinean.
Gorago adierazitakoaren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Basque Industry 4.0» 2018 laguntza-programaren araudiaren 13. artikuluaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:
«13. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.
Laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da, eta 2018ko irailaren 6ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko.
Diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira laguntza-eskaera eta horrekin batera aurreko artikuluan eskatzen den dokumentazioa.»
Bigarrena.– «Basque Industry 4.0» 2018 laguntza-programaren araudia aldatzen duen ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Bilbao, 2018ko ekainaren 21a.
Zuzendari nagusia,
ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.