EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018125

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita izendatu direla balorazio-batzorde bateko kideak, eginkizun izango dutenak Arte Plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak ematea (sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak).

Xedapenaren data: 2018-06-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201803390
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/17an argitaratutako 2018/03/28ko AGINDUA [201802014]

Aztertu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko martxoaren 28ko Agindua, arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.
Kontuan izanda agindu horren 15. artikuluak xedatzen duela Balorazio Batzordeen osaera EHAAn argitara emango dela Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez,
Honako hau,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateen balorazio-batzordearen osaera. Honako kide hauek izango ditu batzordeak:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Concepción Elorza Ibañez de Gauna.
Garazi Arrizabalaga Cabrerizo.
Juan Zapater Lopez.
Peio Aguirre Azkarate.
Idazkaria: María Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko teknikaria.
Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 20a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.